-
music band
Biografia musikala
Sarrera
1971ko urriaren 4an Errenterian jaio zen. Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten. 1989an lehen grabaketa burutu zuen eta 20 urte betetzerako argitaratu zuen lehenengo diskoa. Bakarlari bezala hamabi disko kaleratuak ditu gaur arte. Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu du. Zuzenean Silvio Rodriguez, Mikel Laboa, Erramun Martikorena, Paco Ibañez edo Eñaut Elorrieta bezalako kantariekin aritu izan da. Euskal Herritik kanpo emanaldi ugari burutu ditu; Frantzian, Ingalaterran, Espainian, Irlandan, Txinan, Kuban, Venezuelan edo Argentinan. Estatu Batuetan ere kontzertu ugari egina da, Kaliforniako Noka taldearekin elkarlanean disko bat kaleratu zuelarik. Pako Aristi idazlearekin eta Benito Lertxundi kantariarekin batera Plazer bat duk, Benito! gogoeta liburua argitaratu zuen. Bere azken lana 2019an argitaratutako zuzeneko grabaketa bat da, Biribilean izenburu duena.
Euskal Herritik kanpo
-1992an Pariseko Bretainiako Etxean Paco Ibañez kantariarekin batera. -1994an La Habanako Casa de la Trovan. -1995ean Estatu Batuetako Boise hirian Erramun Martikorena eta Tapia eta Leturiarekin Jaialdi izeneko festan. -1996ean Kanariar Uharteetan Hilario Camacho, Luis Mendo, Pablo Guerrero, Elisa Serna eta Quintin Cabrera kantariekin batera egin zuen sei emanaldiko bira bat. -1997an Pariseko Euskal Etxean. -1998an Madrilen Indio Juan eta Imanol Lartzabalekin. -1999an Venezuelako Caracasen eta Chichiribichen. -2001ean Kuban Festival Internacional de Solidaridad delakoan 30 herrialdetako kantariekin batera. -2002an Argentinan Madres de la Plaza de Mayo elkartearen eskutik hiru emanaldi Mikel Urdangarinekin batera Buenos Aireseko Sky Opera antzokian eta Museo del Che aretoan eta bat La Pampako Santa Rosa hiriko antzokian. -2003an hiru emanaldi Gran Canarian Fermin Romerorekin batera, Las Palmas, Arucas eta Telden. -2004an Madrilen Tontxurekin batera. -2006an Argentinan Pako Aristirekin batera Rosario hirian. -2009an Shangai-ko Euskal Etxean Donostiako Gaztelubide koroarekin. -2010ean Erramun Martikorenarekin bost emanaldi Californian eta Nevadan. -2011ean Londoneko eta Bartzelonako Euskal Etxeetan. -2012an Irlandako Derry, Belfast eta Dublinen bost kantaldi bertako kantariekin eta New Yorken eta Rodhe Islanden Eñaut Elorrietarekin. -2014an Noka taldearekin batera bira egin zuen Estatu Batuetan. Los Angeles, Bakersfield, Garnerville, Boise eta Ontarion. -2016ean Washingtonen ospatu zen Smithsonian jaialdian aritu zen, bai eta Kennedy Center aretoan eta Librery of Congress entzutetsua Noka taldearekin batera. -2019an Galizan eta Parisen aritu da bakarlari modura.
Diskogintza eta bestelako lanak
Hamabi disko ditu bakarlari moduan, bai eta hainbat bildumatan ere ageri dira bere kantuak. Beste kantari eta talde batzuen disko mordo batean ere parte hartu du. Ekoizle bezala hogeitik gora disko ditu, aipagarrienak Patxi Saiz kantariaren lanak edota Trikitixa Elkarteko Faborez izenburuko serie osoa. Irratian ere aritua da, 1994tik 2010era Herri Irratian Oroimeneko Portua eta Ahobete Hots saioak zuzendu zituen, bai eta Euskadi Irratian Kaja Beltza saioa ere. Pako Aristi idazlearekin eta Benito Lertxundi kantariarekin batera Plazer bat duk, Benito! liburua argitaratu zuen.
2004-2019 © www.mikelmarkez.eus
-
mikel markez
Biribilean
Biribilean du izenburu Mikel Markezek Mecca Recording Studiosen zuzenean grabatu duen lan berriak. Arkaitz Miner eta Julen Alonso izan dira alderdi musikala aberastu dutenak. Esti Markez, Mikelen alaba, eta Andrea Bidart, kaliforniako kantaria, izan ditu kantuan laguntzaile hiru ahotsetara. Markezek 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi ditu, zuzeneko bertsio akustiko berri bat eskainiz. Nerabezaroan sorturiko Baina berdin dio eta Zure begiek, askatasun sexualaren inguruko Zertarako mugak jarri, Patxi Saizekin batera ekoitzi zuen Galdetzen, azken hamarkadako Hiri hartan izan zen eta Konplize ditut eta, bai eta festa giroko John zaharra kantu alaia. Kantu berri bat ere aurkezten zaigu grabaketa honetan, Herrimina. Markezek harreman hestua du euskal diasporarekin, horren lekuko da Mexikoko tradiziotik edaten duen kantu hau.
Taldea
2004-2019 © www.mikelmarkez.eus -
music band
Kontzertuak
MIKEL MARKEZ, BIRIBILEAN
*2019/11/03 IRURTZUN, Kultur Etxea 19:00
*2020/01/24 DONOSTIA, Imanol Larzabal Aretoa, Lugaritz 20:00
*2020/02/01 BILBO, Euskal Museoa, Alder Zaharra 19:00
*2020/02/29 AIA, Dema Plaza 22:30
2004-2019 © www.mikelmarkez.eusmusic band
Kontaktua
Telefonoa: +34 656730215 Emaila: ni@mikelmarkez.eus
2004-2019 © www.mikelmarkez.eusmusic band
Diskoak posta arruntez
BIRIBILEAN lan berria 15€. Gainontzeko disko guztien prezioa 10€ bidalketa gastuak barne.
Diskoren bat erosteko email bat idatzi eta argibideekin erantzungo dizuegu. Noski, zein disko nahi duzuen aipatzea ez ahaztu!
ni@mikelmarkez.eus
Diskoak edo kantuak elektronikoan
Spotify
Apple Music
2004-2019 © www.mikelmarkez.eusmusic band
Baga, biga, higa
Euskal kantagintzaren transmisioa eta sustapena
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek bultzaturiko hitzaldi kantatua
Baga biga higa proiektuaren inguruko informazio gehago
2004-2019 © www.mikelmarkez.eusmusic band
Page more omen da
Page more hau da azken azken dagoena 941ean
Ultrices posuere cubilia pendisse sollicitudin velit sed leo. Ut pharetra augue nec augue. Nam elit magna, hendrerit sit amet, tincidunt ac, viverra sed, nulla. Donec porta diam eu massa. Quisque diam lorem, interdum vitae, da et dolore magnam aliquam quaerat voluptatem. Ut enim ad minima veniam, quis nostrum exercitationem ullam corporis suscipit laboriosam, nisi upibus ac, scelerisque vitae, pede. Donec eget tellus non erat lacinia fermentum. Donec in velit vel ipsum auctorugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt. Neque porro quisquam pulvinar. Proin ullamcorper urna et felis. Vestibulum iaculis lacinia est. Proin dictum elementum velit. Fusce euismod consequat ante. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit.
Hemen ere jartzeko zerbait asmatu beharko da bihar
Sed in lacus ut enim adipiscing aliquet. Nulla venenatis. In pede mi, aliquet sit amet, euismod in, auctor ut, ligula. Aliquam dapibus tincidunt metus. Praesent justo dolor, lobortis quis, lobortis dignissim, pulvinar ac, lorem. Vestibulum sed ante. Donec sagittis euismod purus. Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium dolorem et dolore magnam aliquam quaerat voluptatem. Ut enim ad minima veniam, quis nostrum exercitationem ullam corporugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt. Neque porro quisquamis suscipit laboriosam, nisi uque laudantium, totam rem aperiam, eaque ipsa quae ab illo inventore veritatis et quasi architecto beatae vitae dicta sunt explicabo. Nemo enim ipsam voluptatem quia voluptas.
2004-2019 © www.mikelmarkez.eus